FAMILIA: Ericaceae
IZENAK: Arbutus unedo, Gurbitza, Madroño
EZAUGARRIAK
Hostoak:
Bakunak, larrukarak, luzanga-lantzeolatuak, ertzean finki zerratuak edo
ia osoak, berde biziak eta pixka bat lustredunak gainaldean,
zurbilagoak azpialdean.
Loreak: Panikula terminal zintzilikarietan, zuriak, sarritan berde edo arrosaz tindatuak, gingil labur eta errebolutuekin.
Fruitua: Baia biriildua, papila konikoz josia, kolore horiskakoa hasieran eta gorri edo laranjatua heldutasunean.
Enborra: Zurzezko enborra, azala arre-gorriska edo arre-griseska, ezkatatan eta luzetarako zirrindatan askatzen dena.
Zuhaizka
edo zuhaitz txikia 12 m artekoa. Mediterraneoa inguratzen duten
herrialdeetan eta Europako mendebaldean hedatzen da. Bere fruituak
jangarriak dira, baina asko janez gero buruko mina sor dezakete eta
mozkortu ere bai, ongi heltzen direnean alkohola eduki bait dezakete.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina